Itxi

Athletic Club

Manchester Uniteden aurka

Ferguson vs Bielsa, lehia berezia aulkietan

A.B.

Erredakzioa

Unitedeko eta Manchesterreko entrenatzaileak elkarren aurka ariko dira talde ingelesak eta Athleticek jokatuko duten Europa Leagueko kanporaketan.

  • Bielsa eta Ferguson, lehia ikusgarria aulkietan. Argazkia: EFE

UEFA Europa Leagueko Manchester United-Athletric Club kanporaketak ikusmin handia sortu du. Bi talde handi nor baino nor ariko dira, bi zalego ikusgarri eta joko ona egiten duten bi talde dira. Baina horrez gain, badago lehia berezi bat, aulkietako lehia, entrenatzaileen lehia. Alde batetik Ferguson Unitedeko entrenatzailea) eta bestetik Bielsa (Athleticeko entrenatzailea). Zalantzarik gabe, bi entrenatzaile handi.

Sir Alex Chapman Ferguson 1941. urteko abenduaren 31n jaio zen Govanen (Glasgow, Eskozia) eta 70 urterekin entrenatzen jarraitzen du. Entrenatzaile profesional bezala Eskozian lortu zituen lehen tituluak. 1977an eskoziako Liga irabazi zuen St. Miren FC taldearekin. Eskoziako Ligako beste lau titulu ere lortu zituen 1980, 1984, 1985 eta 1986. urteetan, baina titulu hauek Aberdeen taldearekin eskuratu zituen. Aberdeenekin Eskoziako lau Kopa (1982, 1983, 1984 eta 1986) irabazi zituen eta Eskoziako Ligako Kopa bat ere 1986. urtean.

Manchester Unitedek 1986. urteko azaroaren 5ean fitxatu zuen Ferguson eta ordutik gaur egunera arte Unitedeko entrenatzailea izaten jarraitzen du. 25 urte daramatza United entrenatzen. Manchesterreko taldearekin 10 Community Shield, 5 FA Cup, 2 Football League Cup eta Premier Leagueko 12 titulu lortu ditu. Nazioarte mailako tituluak ere baditu Fergusonek. Bi Europako Errekopa (1983an Aberdeenekin eta 1991n Unitedekin), Europako Superkopa bi aldiz irabazi du (1983an Aberdeenekin eta 1991n Unitedekin). Txapeldunen Liga ere bi aldiz irabazi du Unitedekin (1999an eta 2008an), Kopa Intercontinetal titulua irabazu zuen 1999an eta Kluben Munduko Txapelketako titulua ere lortu zuen 2008an.

Kanporaketa honetan, Fergusonek Marcelo Alberto Bielsa Caldera Athleticeko entrenatzailea izango du aurrean. Bielsa Rosarion (Argentina) jaio zen 1955. urteko uztailaren 21ean eta 56 urte ditu. ‘Loco’ ezizenaz ezagutzen dugu eta Newell’s Old Boys, Atlas, America, Velez Sarsfield, Espanyol, Argentinazo selekzioa, Txileko selekzioa eta Athletic Club zuzendu ditu.

Beilsak bi titulu lortu zituen Argentinan Newell’s Old Boys taldearekin. 1991. urtean Lehen Mailako Liga irabazi zuen eta 1992. urtean Klausura Txapelketa irabazi zuen. 1998an berriro Klausura Txapelketa irabazi zuen, baina Velez Sarsfield taldearekin. 2004ko Olinpiar Joakoetarako sailkapen fasea irabazi zuen Argentinako selekzioarekin eta 2004an bertan txapeldun olinpiko izendatu zen Argentinarekin. 2001. urtean selekzioetako munduko hautatzaile onenaren saria eman zioten eta 2009an Txileko entrenatzaile onenaren eta Amerikako entrenatzaile onenaren sariak jaso zituen.