Itxi

Athletic Club

United-Athletic Club

Mr Pentland Peñak 'Athletic Hiria' berezia antolatu du Manchesterren

Erredakzioa

Londreseko peña hau autobusez joango dira Old Traffordeko partida ikustera. Bi pub alokatu dituzte manchesterren eta Athleticeko zale guztiak ongi etorriak izango dira.

  • Mr Pentland Peña Manchesterren egongo da. Argazkia: Mr Pentland

Athleticek ostegun honetan jokatuko du Manchester Uniteden aurka UEFA Europa Leagueko final-zortzirenetako joaneko partida Old Trafforden. Athleticeko 7.000 zale baino gehiago joango dira Manchesterrera, baina ez dira guztiak Bilbotik joango.

Mr Pentland Athleticeko Peña Londresekoa da eta bertatik Manchesterrera joateko bidaia berezia antolatu dute autobusez. Londresen dauden 80 zale zuri-gorri joango dira Mr pentlandekoekin Manchesterrera. Ostegun goizean (07:30ean) abiatuko dira Londresetik Manchesterrera eta eguerdiko 12:00ak inguruan iritsiko dira.

Manchesterren bi pub alokatu dituzte zale zuri-gorriak bertara joan ahal izateko. Pub hauek Old Traffordetik bi kilometro ingurura daude eta Athleticeko zale guztiak ongi etorriak izango dira. Pub bien artean hamar minutuko distantzia dago eta bertatik Old Traffordera joateko erraztasunak daude, tranbia tabernen inguruan baitago eta zelairaino eramaten baitu. Mr Pentland Peñakoek diotenez: "Bi pub hauek Ingalaterrako janari tipikoa emateaz gain, Bilbotarrentzat tamaina egokikoak diren pintak ere zerbitzatzen dituzte".

Partida bukatu ostean Mr Pentland Peñakoak Londreserantza abituako dira, etxera bueltan.