Itxi

Athletic Club

UEFA Europa League

Athletic Manchesterren da jada

Erredakzioa

Talde zuri-gorriko espedizioa arratsaldean iritsi da Ingalaterra hiri honetara eta hainbat zale ere bertan dira jada. Asteazken honetan burutuko du Athleticek entrenamendua Old Trafforden.

01:09
Athletic Club
Athleticeko espedizioa Manchesterren da jada. Astearte honetako arratsaldeko 17:30ak inguruan abiatu dira Loiutik Manchesterrera eta bi ordu inguruko bidaiaren ondoren iritsi dira Ingalaterrako hiri honetara.

Manchesterrera iristean zuri-gorriak ez dira bakarrik egon, hainbat zalek taldearekin eta beste hegaldi batzutan bidaiatu baitute. Uniteden aurkako partida ostegunean jokatuko da 21:05ean. Athleticek asteazken honetan burutuko du lan saioa Old Trafforden.