Athletic Club
Maitzaren 25ean jokatuko da
Josu Urrutia 'haserre' Kopako finalerako Calderon hautatu dutelako
A.B.
Erredakzioa
Athleticeko presidentea Espainiako Futbol Federazioak deitutako batzarrera joan da, baina ez da Bartzelonako ordezkaririk azaldu. Gainera, Barçak eskatzen zuen zelaian jokatuko da finala.
-
Josu Urrutia Espainiako Futbol Federazioko egitzara iristen den unea. Argazkia: EFE
Athleticeko eta Bartzelonako ordezkariak deituta egon dira astearte honetako batzarrerako. Talde zuri-gorriko presidentea batzarrean egon da, baina ez da Bartzelona taldeko ordezkaririk azaldu.
Athleticek finala Cartujan (Sevilla) jokatzea eskatu zuen Bernabeu eta Camp Nou kenduta zale gehien sartzen diren zelaia baita Espainian. Bere bazkideentzat ahalik eta sarrera gehien izatea nahi zuen Athleticek. Bartzelonak, aldiz, Vicente Calderonen jokatzea eskatu zuen zaleak bidaiatzeko hurbilago baitago.
Azkenean, Federazioak Bartzelonaren eskaeraren alde egin du eta finala Calderonen jokatuko da. Horregatik eta beste arrazoi batzuengatik, Josu Urrutia Athleticeko presidentea haserre atera da Federazioan izandako bileratik.