Athletic Club
Manchester-Athletic
Gomendioak Old Trafforderako
Erredakzioa
Athleticek hainbat gomendio azpimarratu ditu Manchesterren egongo diren zale zuri-gorrientzako.
-
Ashley Young, Mancheser Unitedeko jokalaria. Argazkia: EFE
ManchesterREKO Poliziak eta United berak Athleticeko jarraitzaileentzako eginiko gomendioen artean honako hauek azpimarratu ditu Bilboko klubak:
-Leku gehienak seguruak dira, hala ere zelai ondoko tabernetan ez egotea gomendatzen dute, bertako zaleak daude eta. Aldiz, hiriko erdigunean dauden taberna zein pubak gomendatzen dituzte.
-Zelai inguruan edota erdigunean alkohola kalean kontsumitzeko dagoen debekua kontuan hartzea gomendatzen dute.
-Autobusak E2 aparkalekuan utziko dira eta gainerako ibilgailuentzat hiriko erdigunean dauden aparkalekuak gomendatzen dituzte. Hortik autobus lerro ezberdinak irteten dira zelairantz (Piccadilly Lorategietan dago hiriko autobus geltokirik garrantzitsuena)
-Halaber, Metrolink izeneko tranbiak sei minuturo hurbiltzen dira Manchesterreko erdigunetik (Old Trafford da geltokirik hurbilena, oinez estadiotik bost minututara)
-Zelaira sartzeko ateak baieztatzeke daude. Baliteke E30 edo E32 izatea, baina partidaren egunean bertan jakinaraziko dira.
-Sarreretan ‘txakur aztarnariak’ egongo dira suziriak eta bengalak antzemateko. Suziriak eta bengalak guztiz debekaturik daude eta aurkitzekotan jabea atxilotuko dute.
-Ezin da estadiora musika tresnarik sartu.
-Ezin da alkoholik edan estadioan eta araua hausteak atxiloketa edota estadiotik kanporatzea ekar lezake. Gauza bera gertatzen da erretzearekin. Debekatuta dago.
-Zaleek derrigorrez tokatzen zaien jesarlekuak bete behar dituzte. Jarraitzaileei erregutzen zaie etengabe zutik ez egotea.
-Banderak baimenduta daude 2 x 1 metrokoak baino handiagoak ez badira (gutxi gorabehera). Edozein pankarta edo banner motako ikurra bisitarientzako utzi den sekzioaren aurrealdean erakutsi daiteke, baina eskakizun haiek partidaren eguna baino lehenago egin beharko dira.
-Kanpoko jarraitzaileek ezin dute etxeko zaleen harmailetan egon. Gune horretarako sarrerak erosi dutenek ezin izango dute zelaira sartu eta sarreraren salneurria ez zaie itzuliko.
-Etxeko zaleen ondoan euren guneetan egoteak zelaitik kanporatua izateko arriskua dakar, urruneko guneetan kokatzeko aukerarik gabe.