Itxi

Athletic Club

Bartzelona-Athetic

Athletic eta Bartzelona ez dira Federakuntzarekin akordio batera heldu

Erredakzioa

Athleticek finala Cartujan maiatzaren 20an jokatzea eskatzen du eta Bartzelonak Vicente Calderon estadioan maiatzaren 25ean. Hiru aldeak berriro elkartuko dira asteartean.

  • Bartzelona-Athletic

Athletic eta Bartzelona RFEFrekin bildu dira Las Rozasen, baina Errege Kopako finala non eta noiz jokatuko den ez dute adostu. Antza denez, finala Sevillako La Cartuja estadioan jokatzea eskatu du Athleticek, baina Vicente Calderon nahiago du Bartzelonak. Gainera, zuri-gorriek partida maiatzaren 20an izatea nahi dute eta Kataluniako taldeak, ostera, maiatzaren 25ean.

RFEFk bi taldeak bildu ditu bigarren aldiz gaur. Real Madrilek Santiago Bernabeu estadioa lagako ez duela jakinarazi die bi taldeei Federakuntzak. Bartzelonak eta Athleticek Bernabeu nahi zuten, baina zuriek estadioan lanak egin behar dituztela argudiatu dute.

Finala maiatzaren 25ean jokatuko da, baina Bartzelona Txapeldunen Ligako finala jokatzeko sailkatzen ez bada, maiatzaren 20ra aurreratuko litzateke. Txapeldunen Ligako finala maiatzaren 19an jokatuko da Munichen.