Itxi

Athletic Club

Old Traffordeko partidarako

Manchester Unitedek 2.500 sarrera gehiago bidaliko dizkio Athletici

Erredakzioa

Klub zuri-gorriak Unitedekin egindako negoziazioen ondorioz zaleek aukera izango dute sarrerak lortzeko. Astelehenean jarriko dira salgai.

  • Zalek sarrerak lortzeko beste aukera bat izano dute. Argazkia: A. B.

    Zalek sarrerak lortzeko beste aukera bat izano dute. Argazkia: A. B.

Athletic Clubek Manchester Unitedekin egindako negoziazioen ondorioz klub ingelesak 2.500 sarrera gehiago bidaliko dizkio Athletici Old Traffordeko partidarako.

Klub zuri-gorriak ostegun honetan 4.138 sarrera jarri ditu salgai bazkideentzako. Goizeko 9:30ean ireki dituzte lehiatilak eta 19:45ean agortu egin dira. Astelehenean (martxoaren 5ean) jarriko dira salgai 2.500 sarrera horiek. Pertsonako bi salduko dira.