Itxi

Athletic Club

Batzar Nagusia

Elizegi: "Azken aldia da aurrekontu bat atril honetatik defendatzen dudala"

EITB MEDIA

Athleticeko presidenteak amaitutzat eman du bere aroa.

0:20
Aitor Elizegi

San Mameseko futbol-zelaian Ohiko Batzar Nagusia egiten ari da Athletic.

Bertan, Aitor Elizegi talde zuri-gorriko presidenteak hauteskundeetara ez duela bere burua aurkeztuko esan du, beraz amaitutzat eman du bere aroa, "azken aldia da aurrekontu bat atril honetatik defendatzen dudala". Batzarra hasi baino lehen hogeita hamar minutu egon da hitz egiten Elizegi eta bertan egin ditu adierazpen horiek.

Horrez gain, bazkideei adostasuna eta kontsentsua eskatu die eta beti "lagunduko duela" talde zuri-gorriaren buru dagoen pertsonari.

Sukaldariak Athleticek duen indarra azpimarratu nahi izan du ere, "klubak 2020ko urtarrilean baino bazkide gehiago ditu eta horrek indartsu egiten gaitu". 

Aitor Elizegi

Aitor Elizegi