Itxi

Athletic Club

UEFA Europa League

Manchester United-Athletic partidarako sarrerak, bihar salgai

Erredakzioa

Talde zuri-gorriak bere webgunean jakinarazi du sarrerak martxoaren 1ean jarriko direla salgai eta bazkide txartel bakoitzeko sarrera bakarra eskuratu ahalko da. Pertsonako bi txartel gehienez.

  • Athleticeko jokalariak Lokomotiven aurka irabazi ostean. Argazkia: EFE

Athletic Clubek martxoaren 8an, ostegunean, Old Trafford zelaian Manchester United eta Athletic Cluben arteko partidarako 4.138 sarrera jarriko ditu salgai bere bazkideentzat San Mameseko txarteldegietan. daitezke, edota San Mameseko txarteldegietan bertan, horretarako leihatila berezi bat egongo baita.

Sarreren prezioa 45 eurokoa da eta, bereganatzeko orduan, erosleak bere izen-abizenak eta bidaia egingo duenaren plana eta ostatua eman beharko ditu ezinbestean.

Soberan sarrerarik balego, klubak ostiralean jakinaraziko luke sarrerak erosteko ordutegia.

Halaber, Viajes Iberiak, Athletic Cluben agentzia ofizialak, hegaldiak antolatu ditu Manchesterrera joateko. Erreserbak Viajes Iberiaren edozein bulegotan egin daitezke, edota San Mameseko txarteldegietan bertan, horretarako leihatila berezi bat egongo baita.