Itxi

Athletic Club

Europa League

Ametsen antzokitik Katedralera

Isusko A.B.

Jakina da Bilbon futbola oso modu berezian bizi dela; beti izan da horrela. Tradizio handiko taldea da Athletic eta azken egunotan giro oso bereziaz jantzita daude Bilbo eta Bizkai osoa.

  • San Mames eta Old Trafford, historia luzeko bi futbol-zelai

    San Mames eta Old Trafford, historia luzeko bi futbol-zelai

 Zerbait ezberdina sumatzen da giroan. Tradizio handiko taldea da Athletic eta azken egunotan giro oso bereziaz jantzita daude Bilbo eta Bizkai osoa.

Manchester United taldearen kontra neurtuko ditu indarrak Marcelo Bielsaren taldeak; partida handia izango da, dudarik gabe! Nahiz eta elkarren aurka partida asko jokatu ez dituzten, klasiko baten aurrean gaude. Historia luzeko bi futbol-zelai dituzte Athleticek eta Manchesterrek, San Mames eta Old Trafford Katedrala eta Ametsen antzokia.

San Mamesek, zuri-gorrien futbol-zelaiak, lehen lur horiek hartzen zituen zahar-etxetik jaso zuen izena. Bestalde, ezizenak Bilboko kaleetan jendearen artean entzuten ziren elkarrizketetan du jatorria:

- Nora zoaz?
- San Mamesera
- Elizara?
- Bai zera... Katedralera!

Gerora, San Mameseko giroak eta bertan jokatu diren partida handiek lagunduta, ‘Katedrala’ ezizenak indarra hartu du eta gaur egunera arte iraun du.

Hala ere, San Mamesek partida hartu baino lehen, Old Trafford izango da bi talde hauen arteko partidaren lekuko. Athleticen futbol-zelaiak sona daukala esan badugu, zer esan Manchesterreko taldearen zelaiaz? Ametsen antzokia dela esaten dute, eta bi jatorri ditu ezizen horrek. Alde batetik, bertan jokatzen diren partida guztiak une magikoz gainezka egoten direla esaten dute, eta, horregatik, ametsetan bakarrik goza daitezkeela.

Beste arrazoia 50eko hamarkadan taldeak izan zuen hegazkin istripuan du jatorria. Orduan hil ziren jokalariek talde bikaina osatzen zuen eta Di Stefanoren Real Madril talde handia gainditu zezaketela esaten zen, baina norgehiagoka hura ez zen inoiz jokatu; ez zen posible izan. Horregatik, Manchesterreko zaleen ametsetan soilik bizi izan zen inoiz jokatu ez zen partida hura.