Itxi

Athletic Club

Negozioazioak

Capak ez du kontratua berrituko Athleticekin klubak eskaintzen dizkion baldintzetan

EITB Media

Ander Capari 2022ko ekainaren 30ean bukatzen zaio Athleticekin lotzen duen kontratua. Klubak urtebetez berritzeko eskaintza egin dio, baina jokalariak gutxienez beste bi urtez luzatu nahi du kontratua.

  • Ander Capa

    Ander Capa, baloia aldentzen Herreraren aurrean, Athletic - Atletico partida baten. Argazkia: EFE

EITB Mediak jakin duenez, Ander Capak ez du berrituko Athleticekin lotzen duen kontratua, klubak eskaintzen dizkion baldintzetan. Bi aldeak kontratu-berritzea negoziatzen ari dira, baina ez dira akordiora iritsi oraindik.

Capak klubarekin duen kontratua 2022ko ekainaren 30ean bukatzen da. Athleticek beste urtebetez (2023ko ekainaren 30era arte) berritzeko eskaintza egin dio, baina jokalariak gutxienez beste bi urtez luzatu nahi du bi aldeen arteko lotura.

Iragan astean, jokalariaren ordezkaria den Xabi Eskurza Athleticeko zuzendari nagusia den Jon Berastegirekin bildu zen, baina ez zuten aurrerapenik egin negoziazioetan. Ibaiganen denbora hartu nahi dute jokalariaren eboluzioa ikusteko. Momentuz, denboraldi honetan Capak ez du partidarik jokatu.

Ander Caparen nahia Athleticen jarraitzea da, baina 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera beste edozein klubekin negoziatzen has daiteke.