Itxi

Athletic Club

Igande honetan San Mamesen

Athletic-Reala derbirako prest

Erredakzioa

BBVA Ligako sailkapena pil-pilean da eta Bilboko derbia zirraragarria izango da. Zuri-gorrien eta txuri-urdinen artean lau puntuko aldea baino ez dago.

  • Athletic-Reala, artxiboko irudia. Argazkia: EFE

    Athletic-Reala, artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Igande honetan Athleticek eta Realak neurtuko dituzte indarrak San Mamesen, 16:00etatik aurrera. Lau puntuko aldea dago sailkapen nagusian zuri-gorrien eta txuri-urdinen artean, baina Marcelo Bielsaren gizonak Txapeldunen Ligatik hurbil dauden bitartean Montanierrenak arrisku postuetatik urruntzen ari dira pixkanaka-pixkanaka.

BBVA Ligako sailkapena pil-pilean da eta Bilboko derbia zirraragarria izango da, ziur. Athleticek urrezko puntua batu zuen aurreko jardunaldian Madrigalen Vila-realen aurka (2-2) eta Realak Granada gainditu zuen etxean Imanol Agirretxeren golarekin (1-0).

Old Traffordeko Manchester Uniteden kontrako norgehiagokari aurre egin aurretik garrantzia handiko beste hitzordu bat dute bilbotarrek, San Mameseko neurketa.