Athletic Club
Espainia-Venezuela
Muniain: 'Selekzionatzaileak gazteen alde apostu egiten du'
Erredakzioa
Nafarroako jokalariak Vicente Del Bosqueren Espainiako selekzioarekin debuta egin dezake Rosaledan Venezuelaren aurka eta 'lasai eta oso pozik' dagoela onartu du.
Iker Muniainek Vicente Del Bosquek Espainiako selekzioetako jokalari gazteei eskeintzen dien arreta azpimarratu du. Txantreako jokalariak "lasai eta oso pozik" dagoela onartu du.
Selekzioko aurpegi berria da Iker Muniain Eurokopako eta Mundialeko txapeldunekin batera. "Guztia azkarregi joan dela iruditu daiteke, oraindik oso gaztea naiz, baina oso lasai nago eta nahi dudan bakarra futbolera jokatzea da" esan du Athleticeko jokalariak.
"Taldekideek oso ondo hartu naute aurreneko momentutik, batzuk ezagutzen nituen eta beste batzuekin selekzioetan jokatu dut. Talde honetan giroa bikaina da" adierazi du Muniainek.
Athleticek bizi duen une gozoari buruz ere hizt egin du nafarrak. "Athleticeko jokalari asko etorri gara selekzioetara. Gauzak ondo irtetzen ari direla esan nahi du horrek. Kluba handiagotu egiten du guzti honek", bukatu du Iker Muniainek.