Athletic Club
Espainia-Venezuela
Amorebieta Espainiako selekzioaren aurka jokatzeko zalantza da
Erredakzioa
Athleticeko defentsak Venezuelako selekzioarekin bilduko da, baina ezker oinean duen mina gainditu beharko du Del Bosqueren mutilen aurka jokatzeko.
-
Venezuelako selekzioa. Argazkia: EFE
Venezuelako selekzioarekin batuko da Fernando Amorebieta, baina bere parte-hartzea ezker oinean duen minak erabakiko du. Asteazkenean Espainiaren aurka jokatuko du Venezuelak Malagan eta Athleticeko atzelariak azken unera ezin izango du jokatzeko erbakia hartu. Izan ere, Athleticek adierazi duen bezala, Amorebietak "ezker oinbularrean kolpea du eta bere bilakaeraren arabera lagunarteko partidan parte hartuko du edo ez".
Jokalari zuri-gorriak Lokomitiven aurkako neurketan hartu zuen oinbularrean kolpea eta Vila-realen aurka etxean utzi zuen Marcelo Bielsak. Gainera, Amorebietak ezin izango du Manchester Uniteden aurka final-zortzirenetan jokatu, UEFAk gaur baieztatu baitu partida bateko zigorra.