Itxi

Athletic Club

Non?

Kopako finala ez dela Bernabeun jokatuko baieztatu du Villarrek

Erredakzioa

Espainiako Futbol Federazioko presidenteak Kopako final bat ez dela inoiz Espainiatik kanpo jokatuko azpimarratu nahi izan du.

  • Angel Maria Villar. Argazkia: EFE

    Angel Maria Villar. Argazkia: EFE

Athleticek eta Bartzelonak jokatuko duten Kopako finala ez dela Santiago Bernabeun jokatuko baieztatu du Angel Maria Villar Espainiako Futbol Federazioko presidenteak Radio Nacional de España-n.

"Real Madrilek hala jakinarazi digu dagoeneko. Orain bilera berri bat izango beharko dute berriro Athleticek eta Barçak. Aurrenekoan ez zen akordiorik lortu", esan du. Bestalde, bera presidente den bitartean, Kopako final bat ez dela inoiz Espainiatik kanpo jokatuko adierazi du.