Itxi

Athletic Club

Realaren aurka

Athleticeko bazkideek karneta lagatzeko aukera izango dute

Erredakzioa

Astelehen honetatik aurrera egin ahal izango dute BBKren orotarako kutxazainetan eta San Mameseko leihatiletan.

  • Athletic-Reala, artxiboko irudia. Argazkia: EFE

    Athletic-Reala, artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Athleticeko zuzendaritza batzordeak erabaki duenez, edozein arrazoiarengatik Realaren aurkako partidara joaterik eduki ez, eta eserlekua beste zale bati utzi nahi dioten bazkideek horrela egin ahal izango dute:

BBKren orotarako kutxazainak:

Astehelena 27tik 10:30etik aurrera Txartel lagapena

Hilaren 28 astearteko 20:00ak arte.

OHARRA: Athletic Clubek emandako bazkidearen pin zenbakia sartzea beharrezkoa izango da sarrera lagatzeko.

Bere pin zenbakia ezagutzen ez duten bazkideek honako helbidean pin@athletic-club.net eskatu dezakete, bere NANa eskaneatuta atxikituz, nortasuna benetakotzeko edo 94 423 33 23 fax zenbakian, NANaren fotokopia bat atxikituz.

Txartela utzi duten bazkide guztiei bazkidearen kodea ezabatuko zaie partida horretarako.

Leihatiletan:

1. San Mames zelaiko txarteldegietara joan beharko dute, behean adierazitako ordutegi eta egunetan, eta bertan bazkide-txartelaren datuak eman.
2. Txartela laga duten bazkide guztiei bazkide-kodea ezabatuko zaie arestian aipatu den partida honetarako.
3. Bazkideen jarlekuak salduz gero, jarlekuaren prezioaren erdi garbia ordainduko zaie bazkideei, kuota helbideratuta duten kontura transferentzia baten bidez edo San Mames zelaiko txarteldegietan Valencia C.F..ren aurkako partidarako zabaltzen diren ordutegian, sarrerak saltzeagatik jaso beharreko dirua eskuratzeko eskubideak partida jokatu eta hiru hilabeteetara du iraungitze-data.

Txarteldegien ordutegia

Hilaren 27a, 28a, 10:30etik 13:30era eta 17:30etik 20:00etara