Itxi

Athletic Club

Ohar baten bitartez

Athleticek ez du baieztatzen Kopako finala Calderonen izango denik

Erredakzioa

Komunikabide askok finala maiatzaren 25ean Atletico Madrilen zelaian jokatuko dela publikatu duten arren, Athleticek ez ditu albiste hauek baieztatzen eta gauzak argitzeko ohar bat publikatu du.

  • Vicente Calderon estadioa kanpotik ikusita. Argazkia: EFE

Athletic Clubek ohar bat publikatu du bere webgunean Errege Kopako finala dela eta azken egunotan atera diren zurrumurruak alde batera ustezko eta bere zale eta bazkideak lasaitzeko asmoz:

Hainbat hedabidetan 2011/2012 Kopako finalaren balizko egoitza zein datari buruz agertu diren berriak direla eta, Athletic Clubek honako puntu hauek jakinarazi nahi ditu:

1-Finala jokatzeko gure erakundearen aldetik eskatu den egoitza Santiago Bernabeu Estadioa izaten segitzen du, argi eta garbi azaldu zen bezala otsailaren 13an, astelehenean, Madrilen EEFF, FC Bartzelona eta Athletic Cluben artean egin zen lehen bileran, orain arte burutu den bakarra, alegia.

2-Athletic Club zain dago ofizialki jakiteko bigarren bileraren data eta ordutegia zein izango den.

3-Beraz, Athletic Clubek jakinarazi nahi du, oraingoz behintzat ez duela inolako komunikaziorik jaso bere lehen eskaera bertan behera geratu dela ondorioztatzeko.

4-Halaber, Athletic Clubek zera hau uste du: Kopako finalaren data eta egoitzaren inguruan edozein espekulazioa ez dela batere ona Federazioarentzat, lehian ariko diren klubentzat eta, jakina, are gutxiago euren zaleen interesentzat.