Itxi

Athletic Club

Europa League

Ajaxen kontra ederki sufrituta sailkapena lortu zuen Manchesterrek

Erredakzioa

Unitedeko zaleek gaizki pasatu zuten Old Traffordeko harmailetan, izan ere, neurketa azken minutuetan Ajax 1-2 jarri zen aurretik markagailuan eta gol bat gehiago behar zuen ingelesak kanporatzeko.

  • Nani Manchester Unitedeko jokalaria. Argazkia: EFE

    Nani Manchester Unitedeko jokalaria. Argazkia: EFE

Amsterdam Arenan, joaneko neurketan, 0-2 irabazi ostean Manchester Unitedek dena eginda zuela ematen zuen, baina Ajaxek lanak eman zizkion Old Trafforden. Gainera, partida hasiera ona izan zuten deabru gorriek eta lehen minutuetan aurrea hartu zuten markagailuan. Chicharitok 1-0ekoa sartu zuen.

Hala ere, Manchesterreko jokalariak gehiegi fidatu ziren eta Frank de Boerren taldeak neurketari buelta eman zion pixkanaka-pixkanaka. Horrela, atsedenaldia baino lehen Ozbilizek berdinketaren gola sartu zuen.

Deabru gorriek aukeraren bat sortu zuten, baina ordurako David de Gea atezainak lanak izan zituen ere. Ajax Manchesterren atera erraz heltzen zen, baina ez zuen eraginkortasunik azaldu. Norgehiagokaren amaieran Alderweireldek 1-2koa sartu zuen.


Beldurra Old Trafforden

Manchesterreko jarraitzaileek gaizki pasatu zuten, izan ere, hiru minutu eta luzapena geratzen ziren aurretik, eta ez sufritzea ezinezkoa zen.

Amsterdameko jokalariek erasora jo zuten, baina ez zuten denborarik eta eraginkortasunik izan De Gearen atearen aurrean, ezustekoa eman ahal izateko.