Athletic Club
TV3 telebistaren arabera
Errege Kopako finala maiatzaren 25ean, Calderonen, jokatuko da
Erredakzioa
Azkenean, Sevillako La Cartuja estadioa eta Valentziako Mestalla beste bi aukerak baztertu dituzte.
Athleticen eta Bartzelonaren arteko Errege Kopako finala maiatzaren 25ean, Madrileko Vicente Calderonen, jokatuko da, TV3 Kataluniako telebistak jakitera eman duenez.
Ondorioz, Sevillako La Cartuja estadioa eta Valentziako Mestalla beste bi aukerak baztertu dituzte aldeek. Real Madrilek Santiago Bernabeu finala hartzeko ez uztea erabaki zuen eta klubek eta RFEFek beste aukera batzuk aztertzera behartu zituen.