Itxi

Athletic Club

Athletic-Lokomotiv

Bielsa: 'Ez dugu espekulatu behar'

Erredakzioa

"Partidak beti berdin imajinatzen ditut. Eraso egiten eta aurkaria mendean hartzen saiatu, eta arerioaren erasoak saihestu. Protagonismoa izan nahi dugu", azaldu zuen Athleticeko entrenatzaileak.

  • Marcelo Bielsa Athleticeko entrenatzailea. Argazkia: EFE

    Marcelo Bielsa Athleticeko entrenatzailea. Argazkia: EFE

Athleticek golarekin itsutu eta emaitzarekin espekulatu behar ez duela esan zuen atzo Marcelo Bielsa entrenatzaile zuri-gorriak.

"Partidak beti berdin imajinatzen ditut. Eraso egiten eta aurkaria mendean hartzen saiatu, eta arerioaren erasoak saihestu. Protagonismoa izan nahi dugu eta espekulazioa saihestu behar dugu", adierazi zuen Rosarioko prestatzaileak. Bestalde, Gaizka Toquero hasierako hamaikakoan izango dela baieztatu zuen Bielsak,

"Aurtenetxek jokatu ez duenean De Marcosek hartu du haren tokia. De Marcosek eta Toquerok antzekotasunak dituzte eta horregatik biek jokatuko dute. De Marcos Aurtenetxeren ordez eta Toquerok De Marcosen lekua hartuko du", azaldu zuen Bielsak prentsaurrekoan.