Itxi

Athletic Club

UEFA Europa League

Skinhead talde batek Lokomotiveko zaletuak erasotu ditu Bilbon

Erredakzioa

Zale errusiar batzuk Ercilla inguruko kaleetako tabernetan zerbait hartzen zeuden eta aurpegia estalita zuten pertsona multzo batek eraso egin die gauzak jaurtita.

Ostegun honetan Athletic-Lokomotiv partida jokatuko da San Mamasen. Europa Leagueko final-hamaseirenetako itzulerako partida jokatuko da eta zale errusiar asko etorriko ez diren arren, gutxi batzuk etorri dira Bilbaora.

Bizkaiko hiriburura gerturatu diren Lokomotiveko zale batzuk Ercilla kaleko taberna inguruetan zebiltzan zerbait hartzen eta Orduña skinhead talde bat sartu eta aulkiak, botilak eta harriak botatzen hasi zaikie.

Zale errusiar bat zauritua izan da eta Basurtuko ospitalera eraman behar izan dute. Ertzaintzak ikerketa zabaldu du gauzak nola izan diren argitzeko.