Itxi

Athletic Club

Hainbat hedabideen informazioa

Chelseak Bielsa fitxatu nahi du?

Erredakzioa

Athleticen egiten ari den lan bikainak talde handien arreta deitu du. Talde zuri-gorriarekin duen kontratua aurtengo ekainaren 30ean bukatzen da.

  • Marcelo Bielsaren artxiboko irudia. Argazkia: EFE

    Marcelo Bielsaren artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Chelseak Marcelo Bielsa fitxatu nahi du, edo hori da gutxienez hainbat hedabidek zabaldutakoa. Athleticen egiten ari den lan bikainak (Txapeldunen Ligako puntuetan da Lifako sailkapenean, Kopako finalerako sailkatu da eta gertu dite Europa Leagueko final zortzirenak) talde handien arreta deitu du. Txileko selekzioari agur esan zionean Interrek ahalegin handia egin zuen Bielsa fitxatzeko, baina entrenatzailearen erantzuna ezezkoa izan zen.

Argentinarrak Athleticekin duen kontra ekainaren 30ean bukatzen da, baina Josu Urrutiaren nahia argentinarren kontratua luzatzea da.