Athletic Club
Lanak aurrera doaz
San Mames Barria altxatzen hasi dira
Erredakzioa
Printzipioz, San Mames Barria 2015-2016 denboraldia hasi baino lehen prest egon beharko luke, baina Athleticek 2014-2015 denboraldian erabiltzen has dezake.
Bilboko taldearen zelai berria San Mames zaharraren lursailean eta alboko lurretan altxatuko da, Bilboko Nazioarteko Erakustazoka zaharraren lurretan alegia.
San Mames Barriak 53.000 ikusleko edukiera izango du, eta 150 milioi euroko aurrekontua.
Printzipioz, San Mames Barria 2015-2016 denboraldia hasi baino lehen prest egon beharko luke, baina Athleticek 2014-2015 denboraldian erabiltzen has dezake, ordurako zelaiaren hiru laurdenak eraikita egongo baitira.
Hau da, San Mames zaharraren lursaila hartzen ez duen zatia eraikita egonen da ordurako. 'U' antzeko bat izango litzateke eta ate atzeko harmailak eraikitzeke egongo litzateke. San Mames zaharra eraitsi eta gero lanak amaituko lirateke.