Athletic Club
9. jardunaldia
LaLigak Real Madril-Athletic Club eta Granada-Atletico Madril partidak atzeratzea eskatu du
EITB Media
Santander Ligako 9. jardunaldiko bi partida hauek atzeratzeko eskaera egin du, Conmeboleko selekzioek jokatu behar dituzten Munduko Txapelketara sailkatzeko partidengatik.
-
De Marcos eta Carvajal, iragan denboraldiko Real Madril-Athletic Clb partidan. Argazkia: EFE
LaLigak bederatzigarren jardunaldiko Real Madril-Athletic Club eta Granada Atletico Madril partidak atzeratzea eskatu du, Conmeboleko selekzioek Munduko Txapelketara sailkatzeko partidak jokatu behar baitituzte, eta jokalari hegoamerikarrek ez baitute atseden hartzeko denborarik izango.
Santander Ligako laugarren jardunaldiko Vila-realen eta Alavesen arteko neurketa eta Sevillaren eta Bartzelonaren artekoa atzeratu egin ziren, arrazoi berdinagatik. Ondorioz, LaLigak bederatzigarren jardunaldiko beste bi partida atzeratzeko eskaera egin du.