Athletic Club
3-0 Malagari
Urrezko lau minutu
Erredakzioa
Athletic kaskar batek lau minututan erabaki du partida Amorebieta, San Jose eta Toquero jokalarien golekin.
-
Athletic-Malaga. Argazkia: EFE
Fitxa teknikoa:
3 - Athletic Club: Iraizoz; Iraola, Ekiza (Amorebieta, 46'), San Jose, Aurtenetxe; Iturraspe, Herrera (Iñigo Perez, 75'), De Marcos; Susaeta (Llorente, 46'), Toquero eta Muniain.
0 - Malaga CF: Caballero; Sergio Sanchez, Mathijsen, Weligton, Monreal; Cazorla, Toulalan (Camacho, 68'), Recio (Eliseu, 65'), Seba Fernandez (Joaquin, 65'); Isco eta Rondon.
Golak: 1-0, 57': Amorebieta. 2-0, 60': San Jose. 3-0, 61': Toquero.
Athleticek garrantzi handiko garaipena lortu du Malaga taldea 3-0 mendean hartuta. Ez da partida ona izan, baina bilbotarrek lau minututan utzi dute neurketa erabakita. Amorebieta, San Jose eta Toquero izan dira golegileak.
Lehen zati kaskarra egin dute zuri-gorriek. Bielsaren taldeak ez du aurreneko 45 minutuetan Willyk defendatuko ate barruan errematatu. Malaga indartsu zelairatu eta nagusi izan da argi eta garbi; markagailua estreinatzeko hainbat gol aukera izan ditu.
Rondon eta Cazorla, batez ere, arrisku handiz hurbildu dira Iraizozen areara. Etxekoak saiatu dira, baina "susperraldia" oso eskasa izan da. Athleticen, Gorka Iraizoz izan da onena. Nafarrak, sendo, bisitarien gola saihestu du.
Llorente eta Amorebieta jarri ditu Bielsak atsedenaldiaren ostean, baina bigarren zatiaren hasieran ere bisitariak izan dira nagusi. Hala ere, lau minututan, partida erabakita utzi du Athleticek. 58.ean kornerra atera du Toquerok, Amorebietari aldaratzea heldu zaio eta penalti puntutik Malagako atezaina gainditu du. Bi minutu geroago, eta Gaizkak jaurtitako beste korner batean, buruz zulatu du sarea Mikel San Josek. 61. minutuan Toquerok berak sartu du 3-0ekoa, boleaz. Ikaragarria.
Hortik aurrera, arnasa hartu du Athleticek eta taldeak zein zaleek lasaitasunez hartu dute partidako azken ordu erdia. Marcelo Bielsaren gizonek 33 puntu dituzte eta sailkapeneko bosgarren postuan dira une honetan. Munianek eta De Marcosek bosgarren txartel horia ikusi eta ezin izango dute Vila-realen aurka jokatu.