Itxi

Athletic Club

Real Madrile ezezkoa jasota

Kopako finala ez dela Bernabeun jokatuko baieztatu du Federazioak

Erredakzioa

Ona FM irratian Jorge Perez idazkari nagusiak jakinarazi du Real Madril ez dagoela prest finala bere zelaian hartzeko. Mestalla da aukera gehien dituena.

  • Santiago Bernabeu. Argazkia: EFE

    Errege Kopako finala ez da Santiago Bernabeun jokatuko. Argazkia: EFE

Errege Kopako finala ez da Santiago Bernabeu futbol zelaian jokatuko. Hala baieztatu du Ona FM irratiko 'Fora de Joc' saioan Jorge Perez Espainiako Federazioko idazkari nagusiak.

Perez esan du astelehenean bilduko dela Real madrilekin eta orduan azalduko duela ezezko talde merengeak. Federaziotik jakainarazi dute Saint Denisen jokatzeko eskaintzarik ez dela egon eta Espainian jokatuko dela Kopako finala baieztatu dute.