Itxi

Athletic Club

6 gradu zero azpitik

Athleticek CSKA Moskvaren aterpedun istalazioetan burutu du lan saioa

Erredakzioa

Marcelo Bielsak hartutako erabakia izan da. Taldeak arratsaldean beste entrenamendu bat burutuko du. Tenperatura zero azpitik sei gradukoa da.

  • Marcelo Bielsa. Argazkia: EFE

    Marcelo Bielsak taldea aterpean entrenatzea erabaki du. Argazkia: EFE

Athleticek ostegun honetan jokatuko Lokomotiv Moskvaren aurka Europa Leagueko final-hamaseirenetako joaneko partida eta asteazken goiz honetan CSKA Moskvaren aterpedun istalazioetan burutu dute lan saioa zuri-gorriek. Arratsaldean beste entrenamendu izango dute Athleticeko jokalariek Luzhniki zelaian.

Tenperaturek gora egin duten arren Marcelo Bielsak aterpean entrenatzea erabaki du. Iragan egunotan zero azpitik 30 graduko tenperaturak eman dira Moskun, baina asteazken honetan gora egin dute nabarmen. Asteazken goizean zero azpitik sei gradukoa izan da tenperatura eta zero azpitik sei gradu espero dira partida hasiko den orduan, arratsaldeko 18:00etan.