Athletic Club
Errege Kopa
Bernabeun aurreikusita dauden obrak 150 komun berritzeko dira
Erredakzioa
Real Madrilek Kopako finala antolatzeari uko egingo dio eta jarrera ofizial egingo du datorren astean obrak dituela argudiatuz. Saint Denisen edo Da Luzen jokatzea erabat baztertuta dago.
-
Real madrilek ez du nahi Errege Kopako finala Santiago Bernabeun jokatzea. Argazkia: A.B.
Real Madrilek datorren astean emango du ezezko ofiziala, Espainiako Futbol Federazioak eskakizuna egin ostean. Madrileko kubak ezekoa emango du obra batzuk aurreikusita dituela ardudiatuta. Obra horiek Bernabeun 150 komun berritzeko egingo dira.
Asteartean, sare sozialen bitartez finala Saint Denisen (Paris) edo Lisboako Da Luz estadioan jokatu zitekeela zabaldu zen. Federazioak zurrumurru hauek ezeztatu ditu eta Errege Kopako finala Espainian jokatuko dela baieztatu du.