Itxi

Athletic Club

Batzarra Rajoyrekin

Basagoitik Kopako finala Bernabeun jokatzea eskatu du Moncloan

Erredakzioa

EAEko PPko presidentea Mariano Rajoyrekin bildu da eta gai honetaz hitz egin du. "Real Madrilek polemiken gainetik egon beharko luke eta bere zelaia utzi finala jokatzeko", adierazi du.

  • Basagoiti eta Rajoy. Argazkia: EFE

    Antonio Basagoiti Mariano Rajoyrekin batzartu da Moncloan. Argazkia: EFE

EAEko PPko presidentea den Antonio Basagoiti Mariano Rajoy Espainiako presidentearekin batzartu da astearte honetan Moncloan eta hitz egindako hainbat gaien artean Errege Kopako finalarena ere mahai gainean egon da.

Athleticek eta Bartzelonak Santiago Bernabeun jokatu nahi dute finala, baina badirudi Real Madrilek ez duela nahi. "Real Madrilek polemiken gainetik egon beharra dauka. Bartzelona bai, Bartzelona ez, polemikaren gainetik eta bere zelaia utzi beharko luke finala jokatzeko", adierazi du Basagoitik prentsaurrekoan.