Athletic Club
Lokomotiven aurka
Athleticek eguraldi gogorrari egin beharko dio aurre Moskun
Erredakzioa
Tenperatura hotzak espero dira, hamabost grado zero azpikoak. Neurketa 18:00etan hasiko da.
-
Fernando Llorente eta De Marcos. Argazkia: EFE
Athleticek Lokomitivi egingo dio bisita ostegun honetan Europa Leagueko final-hamaseirenetako joaneko neurketan. Tenperatura hotzak espero dira, hamabost grado zero azpikoak.
Eguradi gogorrari aurre egin beharko dio Marcelo Bielsaren taldeak, ohituta ez dagoen hotz izugarriari. Klubak jaka lodiagoak banatu ditu jokalarien artean.
Partida Luzhnikin jokatuko da (belar artifiziala eta 84.735 lagunentzako tokia) 18:00etatik aurrera.