Athletic Club
40.00 sarrera taldeko
Barçak Errege Kopako finala Camp Noun jokatzea eskaini dio Athletici
Erredakzioa
Bartzelonako presidenteordea den Josep Maria Bertomeuk aukera honetaz hitz egin du talde zuri-gorriko zuzendaritzarekin. Talde bakoitzak 40.000 sarrera izan ditzake horrela.
Errege Kopako finala zer esan ugari ematen ari da egunotan. Ez dakigu non jokatu den ezta noiz ere, nahiz eta maiatzaren 20an edo 25ean finakuta dagoen data. Finalistak, Athletic eta Bartzelona izango direla da argi dagoen gauza bakarra.
Santiago Bernabeun jokatzea zail egongo da Real Madrilek ez baitu nahi Bartzelonak bere zelaian Kopa irabazi eta ospatzea eta obra batzuk ere aurreikusita dituela argudiatzen du. Aukera honek huts egiten badu, Camp Nou, La Cartuja eta Mestalla dira finala hartzeko aukera gehien dituzten zelaiak.
Camp Noun jokatzearen aukera harrigarria da askorentzat Bartzelona finalistetako bat izanda. Baina, Josep Maria Bertomeu Bartzelonako presidenteordeak, finala Camp Noun jokatzeko aukera eskaini dio Athletici. Camp Nouk 98.787 ikusle har ditzake eta talde bakoitzak ia 40.000 sarrera hartzeko aukera izango du.