Athletic Club
Santander Liga
Athleticeko jokalarien dortsalak 2021-22 denboraldirako
EITB MEDIA
Kenan Kodro sendatze bidean dago, eta oraingoz ez du dortsalik izango.
-
Sancet, Elxen kontrako partidan. Argazkia: EFE
Athletic Clubeko jokalariek elastikoetan izango dituzten dortsalak eta izenak aukeratu dituzte.
Berritasunen artean, Alex Petxarroman lehoien udako fitxaketak aurreko denboraldian Jon Morcillok eraman zuen zenbakia eramango du: 2a. Morcillok 11 zenbakia izango du denboraldi honetan, eta Alex Berenguerri 7a egokitu zaio. Oihan Sancetek Unai Lopezek utzitakoa eramango du, 8a, eta Unai Vencedorrek iaz Sancetek izan zuen 16 zenbakia hartuko du.
Julen Agirrezabalak 26a izango du, eta Dani Vivianek 28a. Nico Williamsek 30a eramango du, Aitor Paredesek 31, Beñat Pradosek 32a, Nico Serranok 33a eta Juan Artolak 34a.
Kenan Kodro sendatze bidean dago, eta oraingoz ez du dortsalik izango.
Hauek dira Athleticeko jokalarien dortsalak 2021-22 denboraldirako:
Athleticeko dortsalak