Itxi

Athletic Club

LaLigako 1. jardunaldia

Unai Simoni atseden eman diote eta ez du Elxen aurkako partida jokatuko

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Atezaina asteazkenean itzuli zen Lezamara, berak eskatuta, goizeko entrenamendua taldekideekin batera egiteko. Orain, baina, opor egun batzuk izango ditu.

  • Unai Simon, Espainiako selekzioaren entrenamendu batean

    Unai Simon, Espainiako selekzioaren entrenamendu batean. Argazkia: Efe.

Athleticeko nazioarteko atezainak atseden hartzeko egun batzuk izango ditu, eta ez da LaLigako lehen partidan Marcelinoren esanetara egongo. Lehen jardunaldian, bilbotarrek Elx izango dute aurkari, Martinez Valero zelaian, astelehen gauean, abuztuaren 16an.

Talde zuri-gorriak jakitera emandakoaren arabera, "atezainak berak eta klubeko arduradunek" Simonek atseden egun batzuk hartzea adostu dute, Eurokopan eta Tokioko Olinpiar Jokoetan parte hartu ostean.

Athleticeko atezaina finalerdietara iritsi da Eurokopan, eta zilarrezko domina irabazi du Tokion. Asteazkenean itzuli zen Lezamara, berak horrela eskatuta, goizeko lansaioa taldekideekin batera egiteko. Orain, atseden hartzeko egun batzuk izango ditu, klubak atseden horrek zenbat iraungo duen zehaztu ez duen arren.

Agirrezabalarentzat aukera

Simonen baja kontuan izanda, Julen Agirrezabala harrobiko atezainak debuta egingo du lehen taldearekin LaLigan, azken hiru lagunartekoetan titular izan ostean.