Athletic Club
Kopako finalerdia San Mamesen
Athleticeko bazkideek ez dute ordainduko Mirandesen aurkako neurketan
Erredakzioa
Bestalde, zuzendaritza zuri-gorriak erabaki duenez, edozein arrazoirengatik partidara joaterik ez duten bazkideek eserlekua beste zale bati lagatzeko aukera izango dute.
-
Athleticeko jarraitzaileak. Artxiboko irudia: EFE
Josu Urrutia Athleticeko presidenteak iragarri bezala, bazkide zuri-gorriek Errege Kopako finalerdietako itzuliko norgehiagokan ez dute sarrerarik ordainduko. Horrela, Mirandesen kontrako neurketan bazkideek ez dute gehigarririk ordaindu beharko.
Gainera, zuzendaritza zuri-gorriak erabaki duenez, edozein arrazoirengatik partidara joaterik ez duten bazkideek eserlekua beste zale bati lagatzeko aukera izango dute.
Athleticek Mirandara bidaliko duen sarreren kopurua hizpide izan zuen Urrutiak prentsaurreko hartan. "Guk ahal izango ditugunak emango dizkiegu, San Mamesera etorri ohi diren gainerako taldeekin egin bezala, segurtasun irizpideak kontuan hartuz", azaldu zuen presidenteak.