Itxi

Athletic Club

Mirandes-Athletic

Joaneko neurketarako sarrera guztiak ez ditu saldu Athleticek

Erredakzioa

Soberan geratu diren sarrerak Mirandesi itzuliko dizkio klub zuri-gorriak. Hala ere, txartel-leihatiletan geratu diren sarreren kopurua ez du jakitera eman Athleticek.

  • Athleticeko zaleak, artxiboko irudia. Argazkia: EFE

    Athleticeko zaleak, artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Athleticeko bazkide eta jarraitzaileak astearte honetan Anduvan izateko sarrera guztiak ez ditu saldu klub zuri-gorriak. Ondorioz, soberan geratu diren sarrerak Mirandesi itzuliko dizkio Athleticek, klubeko iturriek jakitera eman dutenez.

Hala ere, txartel-leihatiletan geratu diren sarreren kopurua ez du jakitera eman Athleticek.

Athleticek salgai jarri ditu gaur Anduvako partidari begira erosteko moduan dauden 432 sarrerak (klubak 200 gorde ditu). Taldeak Mirandesen kontra jokatuko du astearten Kopako finalerdietako joaneko neurketa (22:00etan).




Hurrengo zuzenekoak

  • Gaur
  • LR.
  • IG.
  • AL.
  • AS.
  • AZ.
  • OG.
30 12:10 - 18:00 TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroa: 19. etapa
30 20:50 - 22:10 PILOTA | ETB Kantxa Solasean: Buruz Buruko finalaren atariko saio berezia
31 22:00 - 00:30 ZESTA-PUNTA | Iron Cupeko finalak

Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…