Athletic Club
Mirandes-Athletic
Joaneko neurketarako sarrera guztiak ez ditu saldu Athleticek
Erredakzioa
Soberan geratu diren sarrerak Mirandesi itzuliko dizkio klub zuri-gorriak. Hala ere, txartel-leihatiletan geratu diren sarreren kopurua ez du jakitera eman Athleticek.
-
Athleticeko zaleak, artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Athleticeko bazkide eta jarraitzaileak astearte honetan Anduvan izateko sarrera guztiak ez ditu saldu klub zuri-gorriak. Ondorioz, soberan geratu diren sarrerak Mirandesi itzuliko dizkio Athleticek, klubeko iturriek jakitera eman dutenez.
Hala ere, txartel-leihatiletan geratu diren sarreren kopurua ez du jakitera eman Athleticek.
Athleticek salgai jarri ditu gaur Anduvako partidari begira erosteko moduan dauden 432 sarrerak (klubak 200 gorde ditu). Taldeak Mirandesen kontra jokatuko du astearten Kopako finalerdietako joaneko neurketa (22:00etan).