Athletic Club
Prentsaurrekoa
Urrutia pozik dago Llorentek Athleticen jarraitu nahi duelako
Erredakzioa
Errioxako jokalariak Bilboko taldean jarraitu nahi duela adierazi du.
-
Josu Urrutia. Argazkia: EFE
Josu Urrutia Athleticeko presidentea "pozik" agertu da Llorentek egindako adierazpenekin. Errioxako jokalariak adierazi duenez, Bilboko taldean jarraitu nahi du. Gainera, gustura dago Bielsaren eskemarekin eta ondoen egiten dakiena, golak sartzen, ari da.
Bestalde, Urrutiak Bielsaren inguruan ere hitz egin du, eta "proiektu honetarako entrenatzaile onena" dela esan du. Argentinakoak denboraldi honetarako kontratua du bakarrik, baina badirudi Bilbon jarraituko duela.
Azkenik, Athleticek denboraldi honetan egin duen ibilbidearekin "pozik" dagoela esan du Urrutiak, baina, geroago adierazi duenez, "punturen bat gehiago merezi izan du". "Pozik gaude eta oso balorazio ona egiten dugu hiru txapelketetan, baina, pozik jarraitzeko, joko hau egiten segitu behar dugu", adierazi du azkenik.