Itxi

Athletic Club

Igandean, 21:30ean

Athletic bolada ezin hobean helduko da Bernabeura

Erredakzioa

San Mamesen jokatutako azken partidek Bielsaren mutilak berrindartu dituzte. Zuri-gorriek hiru norgehiagoka irabazi dituzte jarraian. Athleticek 9 gol sartu eta ez du batere jaso neurketa horietan.

  • Athletic bolada ezin hobean helduko da Bernabeura. Argazkia: EFE

    Athletic bolada ezin hobean helduko da Bernabeura. Argazkia: EFE

Athletic bolada ezin hobean helduko da igandean Santiago Bernabeura. Zuri-gorriek lehen jardunaldian atzeratutako norgehiagoka jokatu behar dute Real Madrilen aurka asteburu honetan. San Mamesen jokatutako azken neurketek Bielsaren taldea berrindartu dute. Izan ere, zuri-gorriek hiru partida irabazi dituzte jarraian Bilbon. Neurketa horietan bederatzi gol sartu eta ez dute bat bera ere jaso bizkaitarrek.

Aurrenekoan 4 lau gol sartu zizkioten Albaceteri Errege Kopako final-zortzirenetan, bigarrenean 3 egin zizkioten Levanteri zuri-gorriek, Ligako sailkapenean bosgarren tokia eskuratuz, eta hirugarrenean Mallorca 2-0 menderatu zuten asteazkenean. Horrela, Bielsaren taldea Txapeldunen Ligako postuak 4 puntura ditu dagoeneko eta Kopako finalerdietarako sailkapena bideratu du.

Hala ere, nahiz eta emaitzek garrantzia izan, zuri-gorrien futbol dinamikoa, erasokorra eta kartsua eskertzen dute San Mameseko jarraitzaileek.

Azken finean Marcelo Bielsa entrenatzaileak nahi duen jokoa da. Orain arte erasoko joko horren etekinik ez du lortu Athleticek denboraldian, batez ere San Mamesen bertan.