Itxi

Athletic Club

Real Madril-Athletic

Iraola: 'Sasoi onean gaude eta Madrilen ausartak izan behar dugu'

Erredakzioa

Mourinhoren taldearen aurka gol aukerak gauzatzea ezinbestekoa izango dela adierazi du usurbilgo jokalariak. Bartzelonak 1-2 irabazi eta gero, Real Madril minduta egongo dela azaldu du zuri-gorriak.

00:31
Iraola: 'Sasoi onean gaude eta Madrilen ausartak izan behar dugu'

Andoni Iraolak hitz egin du Lezamako prentsaurrekoan. Usurbilgo jokalariak Mallorcaren aurka zelaia utzi behar izan zuen atsedenaldian gripeak jota baitzegoen.

Real Madrilen aurka aukerak gauzatzea ezinbestekoa izango dela gogoratu du Iraolak. Zuriak minduta helduko dira Ligako neurketara Bartzelonaren aurka Errege Kopan 1-2 galdu eta gero.