Itxi

Athletic Club

BBVA Liga

Athleticek Bernabeu hartu nahi du

Erredakzioa

Talde zuri-gorria une egokian helduko da partida horretara, batez ere San Mamesen egin dituen partida onek bultzatuta (3 garaipen, golik hartu gabe).

  • Fernando Llorente. Argazkia: EFE

    Fernando Llorente. Argazkia: EFE

Athletic une ezin hobean helduko da Santiago Bernabeura, bere garaian atzeratu egin zen Ligako lehenengo jardunaldia jokatzeko. Bilboko taldeak hiru garaipen lortu ditu azken hiru partidetan, bederatzi gol egin eta bat ere ez jaso gabe.

Bolada onak Fernando Llorenteren itzulerarekin bat egin du, taldeari beste aurpegi bat eman baitio. Errioxako aurrelariak bi gol sartu ditu (Levante eta Mallorca) eta BBVA Ligako aurrelaririk onenetakoa izateko hautagaitza aurkeztu du berriz.

Gainera, nabarmentzekoa da azken partidetan Bielsaren mutilek joko ona egin dutela. Izan ere, badirudi Argentinako entrenatzailearen filosofia sendotzen doala.

Sentsazio on hauek baliatuta, Athleticek laugarren garaipena lortu nahi du errenkadan, Real Madrilen aurrean. Gainera, Mourinhoren taldea ez dator bere unerik onenean, Bartzelonaren kontra galdu eta gero (1-2).