Itxi

Athletic Club

20:00etan

Athletic-Mallorca: Koparekin hitzordua, gaur San Mamesen

Erredakzioa

Marcelo Bielsak Levante 3-0 jipoitu zuen hamaikakoa zelaiartuko du San Mamesen Joaquin Caparrosen taldearen aurka. Mallorcara lasaiago joateko abantaila lortzea ezinbestekoa da zuri-gorrientzat.

  • Athletic, artxiboko irudia. Argazkia: EFE

    Athletic, artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Athleticek ez du Errege Kopan ezustekorik nahi eta horregaitik kanporaketa erabakita uzten saiatuko dira zuri-gorriak San Mamesen. Itzuleko neurketa abantailarekin hartu nahi du Bilboko taldeak, baina horretarako Joaquin Caparrosen taldea gainditu beharko dute. Mallorcak Kopa denboraldiko helburu nagusien artean sartu du eta etxean aurkari sendoa dela argi utzi zuen final-zortzirenetan Reala kanporatuta (6-1).

Zuri-gorriek bolada onarekin jarraitu nahi dute. Albacete eta Levante San Mamesen jipoitu egin ditu Athleticek eta badirudi Bielsak hamaikakoa errepikatu egingo duela. Izan ere, Fernando Amorebietak orkatileko arazoak gainditu ditu eta Cantaurakoa hasierako hamaikakoan izango da.

Norgehiagoka garrantzitsua izango da batez ere Joaquin Caparrosentzat, zuri-gorrien entrenatzaile ohia San Mamesera itzuliko baita. Utrerako teknikariak orain dela zortzi hilabete utzi zuen Athleticen aulkia, zuri-gorriekin lau urte oparo bizi eta gero.

Marcelo Bielsa entrenatzaileak honako jokalariak deitu ditu Mallorcaren aurka jokatzeko: Iraizoz, Toquero, Aurtenetxe, Amorebieta, San Jose, David Lopez, Iturraspe, Llorente, De Marcos, Raul, Susaeta, Iraola, Iñigo Perez, Muniain, Ander Herrera, Ekiza, Javi Martinez eta Ibai.

Ustezko hamaikakoak:

Athletic Club: Iraizoz; Iraola, Javi Martinez, Amorebieta, Aurtenetxe; Iturraspe, Herrera, De Marcos, Muniain; Susaeta, Llorente.

R. Mallorca: Calatayud; Cendros, Nunes, Chico, Caceres; Pereira, Tissone, Joao Victor, Castro; Hemed, Ogunjimi.

Epailea: Gonzalez Gonzalez