Athletic Club
San Mamesen
Athletic-Levante (3-0): Zuri-gorriak, Europako postuetan
Erredakzioa
Partida bikaina jokatu dute Marcelo Bielsaren mutilek sailkapeneko laugarrenaren aurka. Amorebietak, Llorentek eta San Josek lortu dituzte Bilboko taldearen golak.
-
Athletic-Levante (3-0). Argazkia: EFE
Athleticek Europa Leagueko postuetan sartzea lortu du Levante 3-0 San Mamesen gaindituta. Zuri-gorriek partida borobila jokatu dute erasoan eta aurreneko zatian 2-0ekoa abantaila lortu dute Amorebietaren eta Llorenteren golei esker. Neurketako azkenengo minutuetan Mikel San Josek eskuratu du 3-0ekoa. Horrela, Bielsaren gizonak 26 punturekin Osasunarekin batera berdinduta gelditu dira sailkapenean.
Partidako aurreneko minutuetan Levantek izan ditu abagunerik garbienak, baina Konek ezin izan du Iraizoz gainditu. Zuri-gorriek, 11. minutuan gola lortu dute eta pixkanaka erosoago jokatu dute. 1-0ekoa, Fernando Amorebietak eskuratu du korner erdiraketa ederki errematatuta. Abantailarekin Athleticek norgehiagokaren kontrola eskuratu du, baina Valentziako taldeak aukerak sorteen jarraitu du.
Konek izan du Martinezen taldearen abagunerik onena, baina aurrelariaren saiakera Iraizozek ederki gelditu du 14. minutuan. Llorente eta De Marcos aurrealdean migutzen hasi dira eta gol aukera argia sortu dituzte San Mamesen. 18. minutuan jokalari arabarraren errematea kanpora joan da eta 22. minutuan errioxarraren saiakera Mutua atezainak gelditu du. De Marcosek beste gol aukera argia izan du 30. minutuan, baina bere jaurtiketa gutxigatik joan da kanpora.
Barkerok markagailuan bedinketa jartzeko abagune ederra izan du, baina bere falta jaurtiketa gogorra zutoin albotik kanpora joan da. Lehenengo zatiko 40. minutuan jarri dute Bielsaren mutilek 2-0ekoa. De Marcosek jokaldi bikaina egin du eskuin hegalean eta erdiraketa Llorentek sare barrura bidali du atsedenaldia baino lehen.
Atsdenaldiaren ostean Levantek izan ditu abagune argienak, baina Konek eta Barkerok ez dute atea aurkitu euren saiakeretan. Baloiaren jabetza Bilboko taldeak izan du, baina aukera garbienak ez dira partidako azken minutuetara arte heldu. 79. minutuan Muniainen jaurtiketa kornerrera joan da eta 86. minutuan Munuak gelditu ikusgarri batekin debideratu du Txantreako jokalariaren saiakera.
Juanfranek bigarren txartel horia ikusi du 87. minutuan eta Athleticek 3-0ekoa lortzeko aprobetxatu du. Iñigo Perezek erdiraketa ederra jarri du kornerretik eta Mikel San Joseren errematea sare barrura joan da. Neurketako azkenengo minutuan Toquerok laugarrena sartzeko abagunea izan du, baina Levanteko defentsak ederki desbideratu du baloia.
- Fitxa teknikoa:
3 - Athletic: Iraizoz; Iraola, Javi Martinez, Amorebieta, Aurtenetxe; Iturraspe; Susaeta, Herrera (San Jose, 81. minutuan), De Marcos, Muniain (Iñigo Perez, 88. minutuan); eta Llorente (Toquero, .7. minutuan3).
0 - Levante UD: Munua; Javi Venta, Ballesteros, Nano (Valdo, 46. minutuan), Del Horno; El Zhar (Ruben, 67. minutuan), Xavi Torres (Roger, 80. minutuan), Farinos, Juanfran; Barkero eta Kone.
Gola: 1-0, 11. minutuan: Amorebieta. 2-0, 40. minutuan: Llorente. 3-0, 89. minutuan: San Jose.