Itxi

Athletic Club

2024ra arte

Aviron Bayonnaisekin hitzarmena berritu du Athleticek

EITB MEdia

Talde lapurtarrak, instalazioen eta jokalarien hazkundean, hiru urtez luzatu du akordioa.

  • Aitor Elizegi eta Sangare Lausseni. Argazkia: Athletic Club

    Aitor Elizegi eta Sangare Lausseni. Argazkia: Athletic Club

Athletic Clubek eta Aviron Bayonnaisek akordioa lortu dute 2024ko ekainaren 30era arte, hiru denboraldirako.

Akordioa Lezaman sinatu zuten eta bertan, Sangare Lausseni presidentea eta erakundeko presidente ordea den Jean Pierre Mainard izan ziren talde lapurtarraren aldetik eta Athleticen ordezkari gisa, kirol zuzendariaren ondokoa den Andoni Ayarza eta Martin Urrejola, hitzartutako kluben arduraduna izan ziren.

Avironek, 2008tik Athleticekin elkarlanean, Futbol 8 eran jokatzen duten sei urtetik 13 urte azpiko mailaraino dituzten umeekin lan egiten du, hemengo lehen urteko infantilak izango balira bezala, eta hortik futbol 11 erara igarotzen da adin tarte guztietan, senior mailako bi talde barne hartzen dituena.

Emakumezkoen futbolean ere senior mailako bi taldek jokatzen dute eta eskola bat era badute sei urterekin hasten diren ehun jokalari baino gehiagorekin lan eginaz.

Avironek Stade Didier Deschampsen alboan dituen instalazioak hobetu ditu, lehen belaunaldiko belar artifizialeko bi zelaiekin. Bertan, teknifikazioa lantzen dute astero Athletic Clubeko arduradunekin. Talde lapurtarrak 2019ko maiatzaren 12an bisitatu zuen azkenekoz San Mames, Real Club Celtaren aurkako partidan.