Itxi

Athletic Club

Kopa

Final-zortzirenak: Albacete-Athletic, Reala-Mallorca eta Barça-Osasuna

Erredakzioa

Final-laurdenetan indarrak neurtu ditzakete Athleticek eta Realak. Final-zortzirenetako joaneko partidak urtarrilaren 3an, 4an edo 5ean jokatuko dira eta itzulikoak hilabete bereko 10, 11, eta 12an.

02:11
Kopa: Euskal taldeen kanporaketak

Gaur goizean Errege Kopako final-zortzirenetarako, final-laurdenetarako eta finalerdietarako zozketa egin da. Euskal taldeen kanporaketak honakoak dira: Albacete-Athletic, Reala-Mallorca eta FC Bartzelona-Osasuna. Joaneko partidak urtarrilaren 3an, 4an edo 5ean jokatuko dira eta itzulikoak hilabete bereko 10, 11, eta 12an.

Final-laurdenetan elkarren aurka jokatuko dute Athleticek eta Realak final-zortzirenetako euren kanporaketak gainditzen badituzte. Osasunak, Barça gainditzen badu, Real Madrid edo Malaga izango luke aurkari. Joaneko neurketak urtarrilaren 18an eta itzulikoak 25an. Finalerdiak, otsailaren 1ean eta 8an.

FINAL-ZORTZIRENAK:

Mirandes-Racing

Albacete-Athletic

Alcorcon-Levante

Kordoba-Espanyol

Reala-Mallorca

Valentzia-Sevilla

FC Bartzelona-Osasuna

Real Madril-Malaga

FINAL-LAURDENAK:

A- Kordoba edo Espanyol - Mirandes edo Racing

B- Real Madril edo Malaga - Bartzelona edo Osasuna

C: Valentzia edo Sevilla - Alcorcon edo Levante

D: Albacete edo Athletic - Reala edo Mallorca

FINALERDIAK:

A irabazlea- D irabazlea

C irabazlea- B irabazlea