Itxi

Athletic Club

Final-hamaseirenak

Errege Kopa: Athletic, Reala eta Osasuna final-zortzirenetan

ERREDAKZIOA

Realak Granadaren aurka galdu arren (2-1) sailkatzea lortu zuen; Herrerak 'lehoien' gola sartu zuen Oviedoren aurka (1-0) eta Osasunak neurketa berdindu zuen Almeriaren kontra (1-1).

Athleticek final-zortzirenetarako pasea lortu zuen Real Oviedoren aurka, gol bakarra sartuta. Asturiarren sailkatzeko aukerak eskasak baziren ere, indartsu atera ziren San Mamesera eta 'Pachetak' gidatutako jokalariak zenbait aukera izan zituzten.

Oviedok neurketa kontrolatzen hasi zen eta Marcelo Bielsaren taldeak ezin izan zuen jokoaren errimoa bilatu. Kanpoko taldea Iraizozen atera gutxitan heldu bazen ere, zenbait ustekabeko eman zien zaletu zuri-gorriei.

Ander Herreraren golak erabaki zuen kanporaketa. 73. minutuan Iker Muniainen kontraeraso bikain batean, Iraolari eman zion baloia eta honek Herrerari erdiratu eta sarera bidali zuen.

Realak, bere aldetik, asko sufritu zuen Granada mendean hartzeko. Andaluziarrek joaneko neurketako emaitzari buelta eman zezaketela amesten hasi ziren eta lehen zati ona egin zuten. Fran Ricok hainbat aukera izan zituen, hala ere, baloi jaurtiketak zutoinak eta Zubikaraik gelditu zituen.

Siquierak jarri zuen martxan markagailua 18. minutuan, Iñigo Martinezen egindako penalti batean. Andaluziako taldeak indarra galtzen hasi eta Realak aukerak sortzen hasi zen. Baina, Geijok bigarrena egin zuen buruz 65. minutuan, Dani Benitezen erdiraketa baten ostean.

Montanierrek Agirretxe eta Llorente zelairatu zituen bigarren zatian eta taldeak erreakzionatu egin zuen. Agirretxek area barruan solte gelditu zen baloi bat eskuratu eta Robertoren ate barrura bidali zuen. 2-1eko emaitzarekin neurketa galdu zuten, baina kanporaketa gainditu zuten gipuzkoarrek.

Osasuna eta Almeriaren joaneko neurketako emaitza erabakigarria izan zen; 1-3 gorritxoen alde. Mendilibarrek Ligan minutu gutxien jokatu duten jokalariak zelairatu zituen eta ondo erantzun zuten. Almeriak hiru gol aukera argi izan bazituen ere, ez zuen etekinik atera, horietako batean Goitomek langara bildai zuen baloia.

Golak neurketaren azken hamar minutuetan heldu ziren. Lamahk gorritxoak markagailuan aurreratu zituen Cejudoren kontraeroso batean. Minutu batzuk geroago Goitomek buruz berdinketako gola sartu zuen, korner baten ostean. Joaneko neurketako 1-3ak asko baldintzatu zuen bi taldeen jokoa.