Itxi

Athletic Club

UEFA EUROPA LEAGUE

Athleticen aurkaria: FC Lokomotiv Moskva

ERREDAKZIOA

UEFA Europa Leagueko final-hamaseirenetako Athleticen aurkariaren azterketa.

  • Jan Durica, Lokomotiveko jokalaria, UEFA Europa Leaguen. Argazkia: EFE.

    Jan Durica, Lokomotiveko jokalaria, UEFA Europa Leaguen. Argazkia: EFE.

Lokomotiv errusiarra Europa Ligako G multzoan aritu da Anderlecht, AEK Athens eta Sturnm Grazen aurka eta multzoko bigarren bukatu du fasea 12 punturekin, Anderlechtek baino sei gutxiago. Talde erruasiarrak ligaxkako lau neurketa irabazi ditu eta bi galdu. Garaipena lortu zuen Spartak eta Sturn eta AEKren joaneko eta itzuliko neurketak. Ezin izan zuen Anderlecht garaitu, multzoko liderra, ezta joaneta, ezta itzulerako neurketan.

Jose Couceiro portugaldarrak gidatutako taldeak Zapater, Felipe Caicedo ekuadortarra, Manuel da Costa portugaldarra eta Brasileko Guilherme atezaina eta Maicon ditu jokalarien artean.

Taldea 1923. urtean sortu zen eta 2002. urtean errusiar liga irabaztea lortu zuen Spartak zuen nagusitasuna hautsiz.

Final-hamaseirenetako joaneko partida otsailak 16ean jokatuko da Lokomotiv Zelaian. Zelaia Lokomotiven egoitza eta baita errusiar federakuntzarena da. 30.075 zaleentzako eserlekuak ditu eta Errusiako selekzioak 2010eko Munduko Txapelketan sailkatzeko norgehiagoketan erabili izan da.

Ohiko hamaikakoa: Guillerme; Shiskin, Da Costa, Durica, Yanbáev; Torbinsky, Glushakov, Ozdoev, Zapater; Caicedo eta Sichev.