Athletic Club
Espainia-Grezia (1-1)
Simonek partida osoa jokatu du, Iñigo Martinezek 2. zatia eta Oyarzabalek 20 minutu
A. B. | EITB Media
Hiru euskal jokalariek parte hartu dute Espainiak Greziaren aurka berdindu (1-1) duen partidan. Iñigo Martinezek penaltia egin eta Oyarzabalek abagune argia alferrik galdu du.
-
Unai Simon, Oyarzabal eta Rodrigo, Espainia-Grezia partida amaitu ostean. Argazkia: EFE
Espainiako selekzioak bana (1-1) berdindu du Greziaren aurka Carmenes zelaian (Granada) jokatu duen 2022ko Qatarreko Munduko Txapelketako sailkapen faseko lehen jardunaldian. Unai Simon, Iñigo Martinez eta Mikel Oyarzabal euskal jokalariek parte hartu dute neurketa honetan.
Unai Simon Athleticeko atezainak partida osoa jokatu du. Gol bat jaso du penaltiz, hain zuzen ere, taldekide duen Iñigo Martinezek egin duen penaltiaren eraginez iritsi da Greziaren gola. Iñigok bigarren zati osoa jokatu du, atsedenaldiaren ostean Sergio Ramos ordezkatu ostean.
Realeko futbolaria den Mikel Oyarzabal 72. minutuan zelairatu du Luis Enrique hautatzaileak, Ferran Torresen ordez. Oyarzabalek gola sartzeko aukera argia alferrik galdu du, ez delako errematea egitera iritsi Gayak emandako pase on baten ostean.
Partidako fitxa teknikoa:
1 - Espainia: Unai Simon; Marcos Llorente, Sergio Ramos (Iñigo Martinez, 46. min), Eric Garcia, Gaya; Rodri, Koke (Thiago, 72. min), Canales (Bryan Gil, 64. min); Dani Olmo (Pedri, 64. min), Ferran Torres (Oyarzabal, 72. min) eta Morata.
1 - Grezia: Vlachodimos; Bakakis, Papadopoulos, Tzavellas, Tsimikas (Kiriakopoulos, 80. min); Zeca, Bouchalakis, Mantalos (Tzolis, 46. min); Limnios (Siopis, 46. min), Masouras (Fourtunis, 65. min) eta Bakasetas (Giakoumakis, 78. min).
Golak: 1-0, 33. min: Morata. 1-1, 56. min: Bakasetas, penaltiz.
Epailea: Marco Guida (Italia). Txartel horia atera dio Iñigo Martínezi 55. minutuan, baita Zeca eta Giakoumakis futbolariei 81 eta 83. minutuetan.