Athletic Club
Beste emaitzak, negatiboak
Nolaskoainek positiboa eman du koronabirusagatik
A. B. | EITB Media
Peru Nolaskoain Athleticeko jokalariak positiboa eman du covid-19agatik. Klubak jakinarazi duenez, etxean dago bakartuta, sintomarik gabe.
-
Peru Nolaskoain, Athleticeko jokalaria. Argazkia: EFE
Peru Nolaskoain Athleticeko jokalariak positiboa eman du koronabirusagatik, asteazken honetan Bilboko klubak jakinarazi duenez. Nolaskoain bakartuta dago bere etxean, sintomarik gabe.
Astezken honetan Athleticek beste jokalariei egindako antigenoen proben emaitzak negatiboak izan dira. Ondoren, lehen taldeko langile guztiei PCR proba berriak egin zaizkie eta emaitza guztiak negatiboak izan dira.