Itxi

Athletic Club

Errege Kopa

Oviedo-Athletic (0-1): Garaipena torneoaren hasieran

ERREDAKZIOA

De Marcosek zuri-gorriak neurketaren 10. minutuan aurreratu zituen. 'Lehoiek' gol aukera asko izan zituzten bigarren zatian, baina bigarren gola ez zen heldu.

  • De Marcosek 10. minutuan sartutako golaren ospakizuna. Argazkia: EFE.

    De Marcosek 10. minutuan sartutako golaren ospakizuna. Argazkia: EFE.

De Marcosek sartutako gol bati esker Errege Kopako kanporaketa ‘lehoien’ alde bideratu da. Hala ere, oraindik, zaleak Santo Tomas egunean San Mamasen zer gertatzen den itxaron beharko dute.

Lehenengo minutuetan Real Oviedo izan zen jaun da jabe Carlos Partieren. Neurketa hasi eta hamar minutura De Marcosek baloia Lledoren ate barruan sartu zuen eskuin oinarekin. Athleticen golaren ostean zuri-gorriak neurketa kontrolatzen hasi ziren.

Athletic behin eta berriro saiatu zen, baina ez zuen gola sartzeko erritmoa lortu. Bielsaren taldeak baloi jabetza kontrolatzen zuen, baina ez zuen jokoa gidatu eta ez zituen gol aukerak gauzatzerik lortu.

Bigarren zatian, Oviedo Iraizozen ateari begira irten zen berdegunera. Etxeko taldea baloi jabetza eskuratu zuen. Baina Athleticek ez zizkion gauzak erraz jarri eta 15. minutuan Susaeta Lledo gainditzekotan egon zen. Bost minutu beranduago Iturraspe arearen aurrealdean hutsunea aurkitu zuen, baina atezaina bizkor egon zen. Norgehiagokaren 70. minutuan Muniainek izan zuen aukera, baina ez zuen Lledoren atea zulatzerik lortu.

Oviedo lokartzen joan zen bitartean, Athleticek gutxika-gutxika neurketa kontrolatu zuen, hala ere, ez zuen kanporaketa erabakitzerik lortu.

Fitxa teknikoa

0 - Real Oviedo: Lledó; Juanpa, Negredo, Juanma, Álvaro (Manu Busto, 53); Jandrín, Aitor Sanz, Pelayo (Chamorro, 72); Nano; Borja Rubiato, Martins (Pascual, 67).

1 - Athletic: Gorka Iraizoz; Iraola, Javi Martínez, Amorebieta, Aurtenetxe; Iturraspe, Ander Herrera (Íñigo Pérez, 82); Susaeta, De Marcos, Muniain ; Toquero.

Epailea: José Luis González González (Galizia). Txartel horia Martins (39) eta Iñigo Pérezi (84).

Gola: 0-1, De Marcos (10).