Itxi

Athletic Club

Europa League

Oporto, Ajax, Trabzonspor eta Viktoria Athleticen aukari izan litezke

REDACCIÓN

Oporto, Ajax, Trabzonspor eta Viktoria Plzen, Bielsak gidatutako taldearen aurkariak izan litezke Europa Ligako final-hamaseirenetarako.

  • Ajax Txapeldunen Ligan. Argazkia: EFE.

    Ajax Txapeldunen Ligan. Argazkia: EFE.

Txapeldunen Ligako multzokako fasea bukatuta, Manchester United, Manchester City, Olympiacos eta Valentzia Athleticen saski berdinera joango dira. Europa Ligako multzoko hamabi txapeldunak eta Txapeldunen Ligan hirugarren gelditu diren lau hoberenak, denak batera.

Standard Lieja, PSV Eindhoven, Sporting Lisboa, Metalist Kharkiv, Schalke 04 eta Twente txartela lortu dute eta ez dira, oraingoz, Bilboko taldearen aurka arituko.

Xelebrea bada ere, Trabzonspor Athleticen aurkaria izan liteke berriro ere. Turkiako taldea Txapeldunen Ligarako sailkatu zen Fenerbahceren hutsunea betez, azken honen zigorraren ondorioz. Athleticek, beraz, ez zuen Europa Ligako kanporaketako itzuliko neurketa jokatu behar izan eta zuzenean sailkatu zen multzokako fasera.